XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer egingo diet ba?, ura bota, bear duten guztian, erantzun zien.

Guk ere botatzen diegu ba, baña ez dira orrela azten....

Ara ba; ura botatako guztian, agur Mari bat errezatzen det.

Beti Agur Mari! edozer gauza dala-ta, Ama Birgiñarengana!.

Bere laneko mai gañean zeuzkan liburutxoen artean, antxe zun Ama Birjiñaren Piissima deritzana; etzun egun bat ere uzten Piissima ori, egunean egunekoa irakurri gabe.

Goizean lenengoz bere esku zun tartea orretarako izan oi zun.

Arratsaldero agurtza morroi laguntzalearekin batera, esaten zun.

Jaietan ordea, (morroiaren itzak dira) goizean goizetik esaten genun agurtz ori; arratsaldean, beste morroi bat etortzen bai zan nere ordez, ta arekin beste bat esaten zun.

Igande baten, morroi guztiak Begoñara joanak ziran, ta nere ordez atezai gelditu zanak aserre antzean: esan zion: Au ere ba da ba! guziak Begoñara, ta ni emen gelditu bear!.

Etzaitez estutu, esan zion Anai Garatek, emenditxek otoi egingo diogu, ta Begoñara joanda bezelatxe, lagunduko digu.